AZTERKETA BERRIKUSTEA

Ikasle libre zein ofizialek azterketa berrikusteko aukera dute, aurretiaz adierazten diren egunetan Idazkaritzan jaso eta emandako eskaria egin ondoren edo Web orritik deskargatu eta emailez bidaliz.

Azterketa berrikusteko eskubidea, eskatzen duen ikaslearena da modu esklusiboan. Ez da onartuko azterketarekin zerikusirik ez duen beste inor.

Ikasleak, berrikusketa egin ahal izateko eskaria azterketa bakoitzaren AZKEN EMAITZAK argitaratu eta Eskolak ezarritako epe barruan aurkeztu beharko du (normalean 48 ordu, edo 24 orduen barruan denbora eskasia balego; hau aldez aurretik aditzera emango litzateke).

Eskaera inprimakiak Idazkaritzan jaso eta entregatu behar dira edo Web orritik deskargatu eta emailez bidali.

Azterketa Berrikustea (Inprimakiak)